GAIAK

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.

Modus Operandi taldearen ‘Laztana’ bideoklipa, NAIZen ikusgai primizian


Modus Operandi taldeak euskarazko balada esanguratsuenetakoa den Latzen taldearen ‘Laztana’ abestiaren bertsioa egin du. 

Eztarriko korapilo sendoa askatzeko Zea Mays taldeko Aiora Renteriaren laguntza izan du Iñaki Ortiz de Villalbak. ‘Laztana’ kantuaren bertsioa konfort zonatik atera eta rock atalera ekarri dute Josu Erviti ekoizle nafar eta taldeko bateria jotzailearen lanarekin.

Bideoa Iker Vilak zuzendu du.

Bideoklipa NAIZen izango da ikusgai primizian, 24 orduz.