Itzea Urkizu|2018/09/09 00:00

Arraunaren aurpegirik humanoena dira; tostartekoaren oilo ipurdi eta negarra. Kontxako Bandera ur gaineko lehia izanagatik, irail hasierako hitzordua oso bestelakoa litzateke zaleek eta afizioek osatzen duten mosaiko koloretsurik gabe. Eta, zalantzarik ez da: zaleak ezagutzea termometrorik onenetakoa da arraunaren unibertsoa ulertzeko.