Hegazti udatiar koloretsuak
Udaberrian gerturatzen dira gure lurraldeetara eta udaren hondarrean alde egiten dute kolore bizia duten hegaztiok. Horiek dira erle-txori eurasiarra («Merops apiaster»), karraka europarra («Coracias garrulus»), argi-oilar arrunta («Upupa epops»), urretxori eurasiarra («Oriolus oriolus») eta harkaitz-zozo gorria («Monticola saxatilis»).

E
RLE-TXORI EURASIARRA
Kolonietan bizi da eta bere habiak lurrean eta ezpondetan egiten ditu (orrialdeotan ikusgai). Habia zulo bat izaten da (30 bat zentimetroko diametrokoa eta 2 metro inguruko sakonera duena); habia egitean, hamar kilo lur ateratzeko gai dira. Horrelako beharretan arra eta emea aritzen dira, eta mokoaren luzeraren herena gal dezakete. Erleak jaten baditu ere, bestelako intsektuak ere gogoko ditu: tximeletak, sorgin-orratzak, liztorrak... Ikusmen zorrotza du eta hegan doala ehizatzen du. Europan, Ipar Afrikan eta Mendebaldeko Asian ugaltzen den hegazti migratzailea da.KARRAKA EUROPARRA
Hegazti intsektujalea da, eta matxinsaltoak bezalako intsektuak jaten ditu. Bere kantuak egurrezko karraka baten antza du, eta hortik izena. «Karraka»-k latinez «berritsu» esan nahi du. Zelai irekiak ditu nahiago, eta sarri bakarrik edo talde txikietan ikusten da adarretan eta alanbreetan pausatuta, baita lurrean ere. Hegazti honen egoera ez da ona. Azken hogei urteetan kopurua %40 murriztu da. Egun, 2.000-6.000 bikote izaten omen dira Iberiar penintsulan udan. Nekazaritza-lurren gehiegizko ustiapena eta intsektiziden erabilera dira espezie honentzat mehatxu nagusiak. Normalean klima epeletan bizi da eta negua Afrikan igarotzen du.
ARGI-OILAR ARRUNTA
Oso hegazti bakarti eta lurraldekoia da (eskuinean eta behean). Bere gandorrak oso itxura ederra ematen badio ere, ezin ditugu aipatzeke utzi hegazti honek dituen beste bitxikeria batzuk. Esaterako, hegan doala margotzen dituen olatuak, bere tximeleta antza, eta emeek izaten duten usain txarra harrapariak uxatzeko. Lurrean oinez mugitzen da, eta elikatzen ari denean, bere moko luzea behin eta berriz sartzen du zoruan lurperatutako larbak eta intsektuak jateko. Bere kantua behin entzunez gero, oso erraza da ezagutzea. Iberiar penintsulak du espezie honetako Europako kopururik handiena.
URRETXORIA
Izena latinetik dator (auri pinnula), eta urrezko luma esan nahi du (goiko irudietan ikus daiteke). Basoetan, zuhaitzetan eta ibar-basoetan egoten da urretxori eurasiarra. Arrak txirularen antzeko kantua du, urrutitik entzun daitekeena. Emearen kantua gutxiago entzuten da; laburragoa da eta tonu altuagoa du. Halarik ere, ikustea oso zaila da. Bere habiak pendulu baten antza du, adarretan eskegita. Izaera oldarkorra du beste espezie batzuekiko. Askotan, bera baino handiagoak diren espezieen kontra (beleen kontra, adibidez) egiten du bere burua arriskuan ikusten duenean. Udan Euskal Herri osoan banatuta egoten den arren, ugariagoa da hegoaldeko ingurune hezeetan.
HARKAITZ-ZOZO GORRIA
Izenak dioen bezala, bestelako parajeak ditu gogoko. Juan Mari Ibarzabalek ateratako argazkiotan ikus daitekeen moduan (lerroon alboan), harkaitzetan eta amildegi eta arroka-formazioen ondoko sastraka eta belardietan bizi ohi da. Harkaitz-zozo gorriaren dieta, orokorrean intsektuz eta ornogabe txikiz osatuta dago (kakalardoak, beldarrak, matxinsaltoak...). Arra emea baino koloretsuagoa da. Bikote askok hiru errunaldi dituztelarik ere, harkaitz-zozo gorria ez da ugaria Euskal Herrian. Neguko sasoirik gogorrena Afrikan pasatzen du, gainerako beste laurek bezala.

«El sentimiento de soledad me incita a escribir»

Maria Cristina: Oligarkiaren liberalismoa

La fibra que hace dos siglos enriqueció Yucatán hoy apuesta por un futuro sostenible

¿A qué temperatura sabe mejor la comida?
