Enrique Sancho
INPRESIONISTEKIN NABIGATUZ

Inpresionisten ibilbidea

Margolari inpresionistek zeharkatutako ibilbideetan galduta, hiri argitsuak, paisaia koloristak, bizitzaz betetako herriak ezagutzeko aukera izango dugu berme osoz. Corot, Gericault, Courbet, Degas, Turner edo Monet-en beraren lanek ingurune horiei buruz hitz egiten digute, eta inguruneok gertu-gertutik ikustea tokiko museoetan lanoz gozatzeko aukera dugun bitartean gainera, esperientzia paregabea da. Horri guztiari gehitzen badiogu inguruok Sena mitikotik barna nabigatzen dugun bitartean ezagutzeko plazera, Parisen hasi eta bukatuko den bidaia benetan bikaina izango da.

Ezin zen bestela izan, eta, hala, gure bidaia in- presionismoaren maisulan nagusien bilgune den Parisen hasiko dugu. Lehen bihotz kolpea Parisko erdigunea zeharkatzen duten Sena ibaiaren gaineko zubietatik paseoan jasoko dugu, gu- txika-gutxika “Argiaren hiriaren” harribitxiak ezagu- tzeko aukera izango baitugu: Eiffel dorrea, Le Grand Palais, L’Orangerie, Louvre museoa, Notre Dame ka- tedrala... Sena ibaia inspirazio iturri izan zen XIX. eta XX. mendeko margolari ugarirentzako: William Tur- ner, Camille Carot, Claude Monet eta beste askok bi- kain islatu zuten euren margoetan zubi izugarriek ze- harkatutako ibai eder honen dotorezia eta edertasuna. Aurrerago, esklusak zeharkatuz Normandiako kostal- derantz nabigatzen goazen heinean, Les Andelys, Rouen, Honfleur, Caudebec-en-Caux edota Vernon ezagutuko ditugu. Berez ere biziki interesgarriak iza- teaz gain, horietako batzuek xarma bereziko barneal- deko beste hainbat lekutara txangoak egiteko aukera eskainiko digute.

Hori da, adibidez, Claude Monet handiaren babes- leku izandako Giverny herriaren kasua. Monet bertako etxe batean bizi izan zen bere zortzi seme-alabekin eta Alice Hoschede bere bikotekidearekin. Etxeak ba- ratze handi bat zuen, eta, hala, Monetek bere bi pa- sioak lantzeko aukera izan zuen: margolaritza eta bo- tanika. Givernyko etxean 43 urte luze eman zituen Monetek, eta, horrenbestez, bertan egin zuen bere obraren funtsezko zatia, udaberri hasieratik irailaren amaierara bitartean etengabe loratuta izaten zen lo- rategi liluragarria izan zelarik bere obra garrantzitsue- netako askoren agertoki, besteak beste “Nenufarrak” eta “Ninfen urmaela eta zubi japoniarra”. Inpresionis- moaren maisua 1883tik 1926an hil zen arte bizi izan zen Givernyn eta bai bera bai bere senitarteetako asko daude bertako hilerrian lurperatuta. Monet Givernyra heltzeak herria guztiz eraldatu zuen, artista inpresio- nistentzat ezinbesteko erreferentzia gune bihurtu bai- tzuen: Cezanne, Renoir, Sisley, Pissarro, Matisse eta John Singer Sargente bertan izan ziren besteak beste, baita Moneten lagun mina izan zen Georges Clemen- ceau bera ere.

Rouen, Moneten katedralak. Monet bera da Rouen hirian egingo dugun geldialdiko protagonistetako bat ere. Hori bai, bidean geldialdia egingo dugu 1485ean eraikitako Martainville herriko gaztelu ederra bisitatzeko. Les Andelys herritik gerturatuko gara bertara eta gaztelua egoera bikainean dela egiaztatu ahal izango dugu. Era berean, gazteluan bertan kokatutako Normandiako Tradizio eta Arteen Museoa bisitatzeko aukera ere izango dugu. Behin Rouenera heldutakoan, berriz, bene-benetako museo-hiri batekin egingo dugu topo; ziur egon bertako etxe ederrek, kalezuloek eta eliza gotikoek gure arreta bereganatuko dutela. Katedraleko harri zurixkak, arkitektura gotiko eta errenazentistako harribitxiak, jauregi klasikoak eta denborari aurre egiteko gai izan diren aurrealde pintoresko eta egurrezko egituradun etxeak aurkituko ditugu. «Ehun kanpandorreen hiria» bezala ere ezagutzen da Rouen eta arkitektura erlijiosoko erakusle apartak ditu, tartean Moneten inspirazio iturri izan zen Notre Dame katedrala.

Margolariak Roueneko katedralari buruz 31 laneko saila egin zuen 1892 eta 1894 artean, eta askok «Inpresionismoaren klimaxa» bezala definitu izan dute elizaren aurrealde gotikoa argi eta eguraldi baldintza ezberdinetan erakusten duen margolanen multzoa. Argi naturalaren aldaketak islatzeko motibo piktoriko bera une ezberdinetan margotzea ez zen berria Monetentzat, jada 1890 eta 1891 artean 15 mihiseko saila egin baitzuen Giverny kanpoaldeko meta batzuen inguruan. Baina katedralaren margolanetan harago joan zen Monet. Izan ere, aurrean duen eraikina ez da jada margolanen benetako helburua, konposizioen egiazko protagonista erakusteko aitzakia hutsa baizik: margolaritzak argiaren eta giroaren gaitasun dinamikoa islatzeko duen gaitasuna. Azken batean, Monetek, nolabait esatearren, katedrala «mespretxatu» egiten du gertuegitik irudikatuz, eta, argiaren eta giroaren bitartez, berez katedral gotikoaren harrizko aurrealde bikaina bezain bizigabea den zerbaiti bizitza emateko gai da.

Moneten beraren hainbat lan aurkituko ditugu, gai- nera, Estatu frantseseko bilduma prestigiotsuenetako baten jabe den Roueneko Arte Ederretako Museoan bertan. XV. mendetik gaur egunera bitarteko eskola guztien erakusgarri diren pintura, eskultura, marrazki eta objektuak aurkituko ditugu museoan kronologikoki antolatuta. Bildumako beste gailurretako bat XIX. mendeari eskainitako atala da, garaiko mugimendu artistiko ugari ordezkatuta baitaude museoan maisu garrantzitsuen erreferentziazko lanen bidez: Monet bera, Ingres, Gericault, Delacroix... 1909an François Depaux jaunak egindako dohaintzak bihurtu zuen, hain zuzen ere, Roueneko Arte Ederretako Museoko bilduma Frantziako arte inpresionistako garrantzitsuena Parisko Orsay museokoaren ostean.

Munduko argi natural misteriotsuenetakoak dituen hiria ere bada Rouen. Zeru gardenen aldaera gris-per- lak, ilunabarretako laranjatu dirdiratsuak, marea altuko orduen hauskortasun irreala, neguko egunetako aire urdinaren bibrazio txikia, udako eguzkiaren indar ke- mentsua... Rouenen bertan bakarrik aurki daitezke.

Kostalde atlantikoa. Normandia suspertu ostean, Honfleur herrian hasten du agurra Sena ibaiak. Itsas herri honek bertoko kalezulo pintoreskoen eta behinolako etxeen artean galtzeko gonbita egiten dio bisitariari. Denboraren joanak eragin izan ez balio bezala, Honfleurrek bere iraganeko aztarnak ezin hobeto mantentzen jakin du, eta, egun, Hexagonoko lekurik bisitatuenetakoa da. Honfleurrek nazioartean lortutako ospea, hein handi batean, bertako galtzada-harrizko kalexken xarmarekin, etxe dotoreekin, dendekin, hotel liluragarriekin edota jatetxe tipikoekin dago lotuta, baina baita bere ondare kultural eta artistikoaren erakusgarri den monumentu aniztasunarekin ere. Hori bai, zerbait nabarmentzekotan, ez dago zalantzarik herriaren erdialdean bertan kokatutako Vieux-Bassin portu dotorea aipatu beharra dagoela, bertako etxe estu eta altuekin. Erdialdea handia ez denez, ezinbestekoa da ere paseo atsegin batean bertoko hainbat gune ezagutzea, besteak beste: garai batean portua hartzen zuten gotorlekuen aztarna diren Lieutenance eraikina eta Ca- eneko atea; oso-osorik egurrez egindako Estatu frantseseko elizarik handiena den Sainte Catherine; Honfleur Zaharreko Museoa bihurtutako Saint-Etienne eliza −XVI. mendean Kanadako kolonizazioan parte hartu zuten Roberval edo La Roche markesa bezalako esploratzaileen historia ezagut daiteke bertan−, Notre-Dame-de-Grâce kapera −Kanadako kolonizazioaren hastapenetan parte hartu zutenen aterpe izan zen−; eta gatz biltegi zaharrak −XVII. mendeko harrizko eraikin zabalok 10.000 gatz tona biltzea ahalbidetzen zuten−. Gaur egun, eraikinok erakusketak, kontzertuak edota hitzaldiak hartzen dituzte.

Margolarien eta inpresionisten hiria ere bada Honfleur, eta guztiz erakargarri bihurtzen duen arima du. Sena ibaiaren estuarioan bertan kokatuta, Honfleurreko zeruko argi aldakorrak inspirazio iturri izan ziren Courbet, Monet, Boudin, eta beste hainbat eta hainbat artistarentzat. Eta gaur egun ere badira oraindik: dozenaka arte galeria eta tailerretan margolari klasikoen edo garaikideen lanak aurkituko ditugu etengabe. Honfleur bisitatzea bertako kaleetan galtzea ere bada, monumentuak edonon aurkitzea, museo eta merkatuak bisitatzea, estuarioan barna txangoa egiteko ontzi bat hartzea, kontzertu batera joatea, gatz biltegietan erakusketa bat ikustea, hondartzaz gozatzea... Bere kokapen pribilegiatua dela-eta, Honfleur abiapuntu aparta izan daiteke Normandiak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko, gure asmoa inpresionisten urratsak jarraitzea izan edo ez.

Meandroen arean inpresio iheskorren egarria asetuz. Normandiak bailarak, mendixkak, errekak, itsas paisaiak, Erdi Aroko herriak, soro apartak, 600 kilometroko kostalde harritsua... txandakatzen ditu, artistei inspirazioa lortzeko motibo ugari eskainiz. Gainera, bertoko eguraldi aldakorrak, argi aniztasunak eta haizearen zein mareen eraginez etengabe mugimenduan diren zeruek motibo horiek amaigabe bihurtzen dituzte. Zalantzarik gabe, benetako altxorra inpresio iheskorren egarri ziren inpresionistentzat. Euren iraultza handienetako bat margotzeko astoak tailerretatik atera eta naturara bertara eramatea izan zen. Inguruotan daude Le Havre, Sena ibaiaren estuarioa eta Villequier udalerrira bitarte hedatzen diren bere meandroak, mugimendu inpresionistarekin estuki lotutako herrixka eta hiriak, udatiarrez bete ohi diren Trouville, Deauville eta Côte Fleurie ederreko gainontzeko herrietako hondartzak, baita arrazoi oso ezberdinengatik bisitari ugari jasotzen dituzten beste hondartza batzuk ere: Bigarren Mundu Gerrako Normandiako lehorreratze entzutetsua hartu zutenak.

Eta, nola ez, Normandiako harribitxia ere inguruotan dago: Mont Saint-Michel edo Saint Michel mendi ezaguna.

Behin bisitaldi kulturalak eta paseo atseginak eginda, itsasontziaren lasaitasunera itzultzeko txanda izango da. Beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituzten kanpoko kabinetan atseden hartzeko, Norman- diako gastronomia bikainaz beste behin ere gozatzeko, tabernan kopa bat hartzeko, irakurtzeko... unea da, eta, noski, pixkaka-pixkaka berriz ere Sena ibaiko urak ze- harkatuz Pariserantz gerturatzen joatekoa.