IRUDITAN

Lehen izarrak

Lehen izarrak Big Bang-a gertatu eta 180 milioi urtera hasi ziren lurra argitzen, Massachusettseko Institutu Teknologikoko eta Arizonako Unibertsitateko ikertzaile talde batek osatu eta “Nature” aldizkariak argitaratu duen ikerketa baten arabera. Data horretan zehaztu dute, hain zuzen ere, unibertsoaren hasierako hidrogenoaren seinalea; eta guztia, Australian kokatutako mahai baten tamainako irrati antena bati esker. Hala, berretsi egin dira orain artean izarren sorreraz zeuden teoria gehienak. Ez horrela unibertsoak garai hartan zuen tenperaturaren ingurukoak; izan ere, uste baino hotzagoa zen, -270 gradurekin. Aurkikuntzak, adituen esanetan, unibertso primitiboaren inguruko ezagutzan aldaketak egitea dakar. Lehen pauso gisa, ondoan dagoen irudia bera, AEBetako National Science Foundationena, berritu dute.