2018/08/12

Bero-bero
020_ikusmira

Argazkiaren erdian, piperrez inguratuta ageri den gizona patxadan dagoela dirudi, baina agian irudikapena baino ez da. Lehian ari da eta ez nolanahikoan gainera. Denbora laburrean zeinek piper gehiago jan ari dira nor baino nor, izan ere. Txinako Hunan probintziako Ningxiang herrian ospatutako lehiaketa honetan piper minak jan behar izan dituzte parte hartzaileek. Gutxiago edo gehiago, beraz, bero-bero amaitu dute guztiek, batez ere, irabazleak, minutu bakar batean 50 irentsi baititu.