ESTANPAK
Ekaitzaren ondoren...

Klima larrialdia ukigarria, sentigarria, da dagoeneko munduko edozein bazterretan. Gizakiok antzematen dugu; areago gertatzen zaie animalia basatiei, haien natura betikoak eskemak aldatzen baitizkie ezustean, egun batetik bestera, lehortetik uholdeetara arnasa batean eraldatzen den zurrunbilo kontrolaezin honetan. Antzeko zeozer gertatu zitzaien duela egun batzuk irudian agertzen diren flamenkoei. Dubain hartutako irudia da, ekaitz latz baten ondorengo barealdian egina. Elkar hartuta ageri dira, lasai eran, eta baita olgetan ere, zaparradek lurrean utzitako igerileku artifizial batean.

Reportajes
El mercado de Santo Domingo, a debate

Reportajes
El legado vivo de Manu de la Sota

Reportajes
«Sotak euskal diasporaren potentzial politiko eta kulturala oso goiz ikusi zuen»

Elkarrizketak
«Batzuetan etxea barrutik pixka bat garbitzea ez legoke gaizki»

Miradas