Rio Negroko Anavilhana uharteak (Amazonas estatua, 2009). (Sebastiao Salgado)
Amazoniako paradisuaren hauskortasunaz kontzientzia piztea da erakusketaren xedea, oraindik salbatzeko garaiz gabiltzan oihan baten edertasunari eginiko omenaldi hunkigarria. Lelia Wanick Salgado komisarioaren hitzetan: «Gure helburua ez da hondamendiaren izugarrikeria salatzea, baizik eta eskualde honen edertasun paregabea erakustea eta basoa zein bertako biztanleak zaintzearen garrantzia azpimarratzea». Antzinako mundu hau, non naturak eta gizakiak bat egiten duten, desagertzeko arrisku bizian dago, baina mundu galdu bat irudikatu baino, proiektu honekin planeta mugiarazi nahi dute, edertasuna akuilu bihurtuta. «Kolapsoa hasi baita», Salgadok esan duenez.
1998. urtean, Sebastiao Salgadok eta haren emazte Lelia Wanickek Terra institutua sortu zuten Brasilgo Minas Gerais estatuko Rio Doce ibarreko familia-etxaldean. Higadurak suntsitutako eskualdea zen. Hogei urte baino gehiago igaro direnean, eta hiru milioi zuhaitz landatu ondoren, dibertsitate biologiko guztia itzuli egin da, baita jaguarrak ere, eskualdean desagertutzat jotzen zirenak. Erakusketa bertan egiten duten lan pedagogikoari lotuta dago erabat: «Hemendik bisitariak Amazonia babesteko borondate irmoarekin atera daitezela espero baitut», esan du Wanickek. 1,4 milioi pertsonak ikusi dute Paris, Erroma, Londres, Los Angeles, Sao Paulo eta Milanetik igaro ondoren, eta orain Madrilen egongo da datorren urtera arte.
Zazpi urtetan 58 bidaia egin zituen Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrak Amazoniako oihanaren bihotzera. Erromesak legez, abentura honetako egonaldi bakoitzean ikasketa bat, aurkikuntza bat, konbentzimendu bat dago. Gure imajinario kolektibora ekarri du han ikasitakoa; alegia, paradisua eta bere biztanleak arrisku bizian daudela. Hainbat hiritatik pasatu ondoren, Madrilgo Fernan Gomez kulturgunean dago ikusgai 2024ko urtarrilaren 14era arte “Amazonia” erakusketa kitzikagarria. Laguntza oihu ozen bat da, maitemintzeko gonbita.
Berotze globalaren aurkako borrokan, “planetaren birikak” deitzen zaion Amazoniako oihanak berebiziko garrantzia du. Baina paradisu eder hau tragedia baten agertokia ere bada –suteak, soja plantazioak, abeltzaintza intentsiboak, urre-biltzaileak...–, infernua bihurtzeraino, batez ere bertan bizi diren 370.000 indigenentzat. Argazki guztiak Brasilen ateratakoak dira. Behean, Yavari haranean bizi diren marubo indigenak.
Rio Negro ibaiaren Mariua artxipelagoa.
Xaman yanomami bat, Pico da Neblinara igo aurretik, errituala egiten (Amazonas estatua, 2014).
Ashaninka etniakokideak (Acre estatua, 2016).
Yawanawa emakume baten edertasuna (Acre estatua, 2016). Guztira 169 talde etniko bizi dira oihanean.
2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri zen datuen pribatutasunari buruzko Europako lege berria. Horregatik, gure Lege Oharra eguneratu egin genuen eta irakurri eta onartzeko eskatzen dizugu.
Privacidad de datos
Aviso legal
El 25 de mayo de 2018 entró en vigor la nueva ley europea de protección de datos. Por ello, actualizamos nuestro Aviso Legal y te pedimos que lo leas y lo aceptes.
Confidentialité des données
Mentions légales
Le 25 mai 2018, la nouvelle loi européenne sur la protection des données est entrée en vigueur. Pour cette raison, nous avons mis à jour nos Mentions Légales et nous vous demandons de les lire et de les accepter.
Data privacy
Legal notice
On May 25, 2018, the new European data protection law came into force. Therefore, we have updated our Legal Notice and we'd ask you to read and accept it.