Kultura eta ekonomia
Antza, mundu guztiak jakin du Europako etorkizun ekonomikoak gero eta gutxiago izango duela bigarren sektoretik, lehenengoak hamarkadetako beheraldia mantsotuko duela eta aberastasun iturri nagusia kulturan (zientzia, artea eta jakintza aplikatua) oinarritutako balio erantsia izango dela.
Horren adibide dira Bilboko hiriak, Eusko Jaurlaritzak, EHUk, Getxoko Udalak… sasoiotan antolatutako kultura industrien gaineko hitzordu, jardunaldi, gogoeta, eta abarrak. Parte hartu izan dudanetan, nire profila da faltan gehien bota izan dudana; hots, enpresa zientzia eta ekonomian lizentziatutako sortzailerik apenas ikusi dut. Kuriosoa, hain modan dagoen gaiari begiratzeko ikuspuntu egokiena begitantzen zait eta. Baina historikoki ekonomistei ez zaie kultura interesatu izan. Eta sortzaileei ekonomia aspergarria iruditu izan zaie.
Ondorioa, jende mordoa bere zuhaitzari begira eta basoko maparik ez. Sortzaile eta kulturgileak, oro har, gizarteko jende kualifikatu asko legez, sistema publikorantz doaz korrika. Funtzionarioa izatea, edo finantzazio publikoak bermatutako egitura pribatuetan lan egitea da kulturgile gehienen ametsa.
Merkatuak beldurra ematen du. Eta ia ezinekoa da normaltzat dugun bizimodua egiteko onartu beharreko zorpetze mailari aurre egitea euskarazko sorkuntzara dedikatuta. Andoni Egañak bere funtzionario lanpostua utzi zuen bertsoetara dedikatzeko. Horrela garatzen da kulturgintza, bertsolaritza lekuko. Baina jende gutxi sumatzen dut gure txapeldun ohiaren mailan.
Kultura enpresak, sortzaileen koldarkeria horren ondorioz, ehun produktiboan jaun eta jabe izateko prestatzen dabiltza euren burua. Kirolean ezin egin dezakete hori. Oraindik ere, kirolariaren helburua kantxa edo zelaira irtetea baita. Ez dute Klub-eko soldatapeko huts izatea amesten, kulturgileek legez.
Ezinezkoa da bere ametsa funtzionarioa izatea duen gizarte sortzailea.

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
