J.l.
errugbia

Avironi etxetik kanpo maila ona ematen hasteko garaia iritsi zaio

Avironek mailari eusteko borroka horretan beste partida garrantzitsu bat izango du gaur, eta kanpoan jokatuko du, Parisen, Racing Metroren aurka, 20.45ean. Neurketa zaila da, frantziarrak oso indartsuak baitira etxean, eta lapurtarrak, berriz, ahulak Jean Dauguerretik kanpo. Gaur irabazteak beheko taldeak atzean uzteko balioko luke, eta ondorioz lau puntuak oso baliotsuak izango lirateke. Jokalari hauek egongo dira hamabostekoan: Van Rensburg, Etrillard, Igiñiz, Taele, Chisholm, Monribot, Marmouyet, Ollivon, Loustalot, Fernandez, O´Connor, Lovobalavu, Rokocoko, Bustos Moyano eta Speding.