Irakasle postuak murriztu eta lau euskal adar berri soilik sortu ditu eskola mapak
Astelehenean ezagutarazi zuen Hezkuntza Nazionalak Ipar Euskal Herriko 2015-2016 ikasturteko eskola mapa, eta onartutakoak kezkatuta utzi ditu SNUipp sindikatuko ordezkariak. Izan ere, egoerarik makurrenean hogei irakasle postu gutxiago izango dira datorren udazkenean sare publikoan eta itunpekoan, Ezpeletan lanpostu erdia eta Baionako Jules Ferry ikastetxean lanpostu oso bat kentzeko erabakia erabat argitu gabe geratu baita. Postu berriak, aldiz, hamasei izango dira.
Zifra orokor orekatu samar horiek barnealdearen eta herri txikien bazterketa ezkutatzen dutela salatu du SNUipp-ek. Esaterako, Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean, Donaixti, Bunuze eta Jutsi herrietako haurrek Lartzabalera joan beharko dute irailetik aurrera. Lapurdin murgiltze ereduan adar berriak izango dira Arbona, Azkaine eta Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan. Jutsin ere euskal adar berri bat irekiko dute. Alabaina, gela elebidunak irekitzeko eskaerak baziren hamar herritan. Bakar bat ere ez dute onartu.
Seaskari ez dio eragiten onartutakoak, itun propioa baitu Hezkuntza Nazionalarekin.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
