GARA
DONOSTIA

Artikutzako bioaniztasuna aztertzeko eta baloratzeko ikerketa beka

Donostiako Udalak Artikutza Europar Batasunaren Garrantzizko Lekukobiodibertsitateaz gehiago jakiteko eta berau gehiago baloratzeko bigarren ikerketa beka sustatu du, 19.540 euroko partidarekin. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia aurkeztu ostean hilabeteko epea izango da proposamenak aurkezteko. Oraingoan mendi ingeniariei ere irekia izango da.

Axier Jaka Ingurumen zinegotziak agertu duenez, Artikutzako Kudeaketa Planaren proiektuan jasotzen diren helburuak eta neurriak lehentasunezkoak izango dira lanak baloratzean; adibidez, basoetako faunako espezieak eta erreketako habitatak hobeto ezagutzea.

Jakak gogorarazi du Artikutza Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzear direla. Bere bioaniztasun handia dela-eta, Europar Batasunaren Garrantzizko Leku eta Natura 2000 Sareko parte da.