Anjel Lertxundi
2015/4/14

Lehengotxu hori

Lehenengotxu hori, punta-behatz hori, beste guztien artean txikia da hori... Bigarrentxu hori (…) Kantaren aire estilizatuak umearen hatzen mugimenduak imitatzen ditu eta milaka iradokizun barreiatzen airean: amaren eta umearen arteko harremanen altzoan unibertso osoa kabitzen da.

Saharan, Smara hiriko kuartelean, Mariam Mohamed Salem presoak haur bat izan zuen orain hogeita hemezortzi urte. Jaio eta laster hatzak moztu zizkioten umeari eta bazkal garaian mahaira eraman amari janariarekin nahastuta platerean. Saharako genozidioari buruzko txosten argitaratu berrian jasotzen diren tortura eta izugarrikeria lazgarrien testigantzetako bat da, eta txosten judizialetan ohikoak diren asepsia eta laburtasunarekin kontatuta dago. (…)

Hogeita zazpi hitzekin laburtutako izugarrikeria horren altzoan kabitzen da unibertso osoaren baitako infernua.