2Ehigek 3. mailako ebaluazioan parte ez hartzeko deia egin die ikasleen gurasoei
Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak familiei dei egin zien, atzo, beren seme-alabek Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa egin ez dezaten.
Gogorarazi zutenez, Lomce eta Lakuako Hezkuntza Sailak proposatutako Heziberrik ikasturte amaierako ebaluazioa ezarri dute maila horretan. «Gurean, orain arte 4. mailan egin den ebaluazio diagnostikoa ordezkatuko du ebaluazio horrek», azaldu zuten. Azterketa hori proba pilotu moduan egingo da 15 ikastetxe publikotan maiatzean.
«Aldaketa honek ez du inolako justifikazio pedagogikorik eta hankaz gora ipiniko du orain arte egindako lan guztia proba diagnostikoekin –esan zuten–, ez baitugu aukerarik izango aurreko ikasturteetako emaitzekin alderatu eta hobekuntza planak ezartzeko. Are gehiago, ziklokako antolaketa apurtuko du Lehen Hezkuntzan».
«Justifikaziorik gabeko» Lomce-ren aplikazio «argia» izanik eta seme-alabentzat «inolako eragin akademikorik ez duenez», azterketa horietan parte ez hartzera dei egin zuen. Halaber, aukeratzen diren ikastetxeetan proba horren kontrako kanpainak egingo dituztela iragarri zuen Ehigek.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
