J.L.
PRO 2

Biarritz, finalerdiak jokatzetik gertuago

BIARRITZ 26

MONTAUBAN 17

 

Biarritzek garaipen garrantzitsua lortu zuen Montaubanen aurka, eta Top 14ra igotzeko finalerdiak gero eta gertuago dauzka. Une honetan bosgarren postuan dago, eta aukeren barruan dago. Helburua, ordea, igotzea da, eta zuzenean lortzea jadanik ezinezkoa duenez, bigarren aukera horri heldu beharko dio, hori lortzea bere eskuetan baitago.

Montaubanen aurkako neurketa ez zen erraza izan. Frantziarrak garaipenaren bila etorri ziren Agilerara, eta hasieratik gauzak oso zail jarri zizkien zuri-gorriei. Markagailuan ere aurreratu egin ziren, baina hortik aurrera iritsi ziren lapurtarren minuturik onenak.

Atsedenera joan aurretik, Hiru entsegu lortu zituen talde lapurtarrak, eta horietako bi, gainera, gauzatu egin zituzten. Ondorioz, 19-3 aurretik zirela joan ziren aldageletara, atseden hartzera.

Partidak erabat bideratuta zirudien, eta horixe izan zen etxekoek pentsatu zutena eta lasaitu egin ziren. Horrekin batera kanpokoen erreakzioa etorri zen, bi puntura jartzeko, 19-17, baina gauzatutako entsegu batek gauzak bere lekuan utzi zituen, eta beharrezko puntuak Agileran geratu ziren.

Honi buruzko guztia: PRO 2