ELAk zerga politika goitik behera aldatzeko eskatuko die alderdiei
ELA sindikatuak zerga politika goitik behera aldatzeko eskatuko die maiatzaren 24ko hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdi politikoei, iruzur fiskala borrokatu eta zergen progresibitatea berreskuratzeko. Aurrekontu politikak ere herrialde bakoitzean erabakitzea eskatuko die, «defizit mugak onartu gabe». Azken batean, pertsonen bizi kalitatea, enplegua eta justizia soziala hobetzeko «erabaki jakin batzuk» hartzeko konpromisoa eskatuko die.

ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz, eta arlo sozialerako arduraduna, Mikel Noval, Bilbon izan ziren atzo, foru aldundietako hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei egindako proposamenak jasotzen dituen txostena aurkezteko. Nafarroako alderdiei eginikoak gaur aurkeztuko dituzte Iruñean.
ELAren ustez, ezinbestekoa da ekintza politikoan gai sozialak lehenestea eta, horrek, aplikatzen ari diren politikak zeharo aldatzea eskatzen du, batez ere zerga politikan, hori baita Aldundiek duten eskumen nagusia. Muñozek nabarmendu zuenez, «Europako batez besteko presio fiskala edukiko bagenu, 6.600 milioi euro gehiago bilduko genituzke», baina euskal erakundeek «ez dute borondate politikorik».
Beraz, aurkeztutako lehen neurria iruzur fiskalaren jazarpena litzateke, horretarako soldatak ez diren errenta guztiak gehienez lau urteko epean ikuskatuaz. Aldi berean, ikuskaritzaren lan metodoak aldatzea ere eskatzen du ELAk, «ikerketa lehenetsiz, egiaztatze hutsaren ordez».
PFEZari dagokionez, errenta guztien zerga (baita kapitalarenak ere) gutxienik laneko errenten gainekoekin parekatzea exijitzen du, errenta irregularrentzako salbuespenak ezabatzea eta kenkaririk erregresiboenak desagerrarazteko egutegi zehatza ezartzea. Sozietateen gaineko zergaren inguruan, %35eko tasa nominala finkatu eta gutxieneko zerga efektiboa %24an finkatzea eskatzen du, baita kenkari fiskalak mailaka ezabatzea ere.
Opor fiskalen eta antzeko kasuen aurrean, «arduradunek erantzukizun politikoak bere gain hartzea» exijitzen du eta, azkenik, zergak Gasteizko Legebiltzarrean erabakitzea.
Gipuzkoako fortuna handien gaineko zergaren inguruan, Muñozek «oso partziala» dela eta «ez dela herri honek behar duena» adierazi zuen.
Defizit mugak ez onartu
Aurrekontu politikak ere aztertzen ditu ELAk. Bere ustetan, ezinbestekoa da politika horiek bertan erabakitzea, «espainiar Estatuan adosten diren defizit mugak onartu gabe».
Enplegu politikari dagokionez, ELAk dio politika sozialen hobekuntza finantzatuz gero enplegu ugari sortuko litzatekeela, batez ere osasungintzan, hezkuntzan edota zerbitzu sozialetan. Enplegua sortzeaz gain, Aldundiek kalitatea bermatu behar dutela nabarmentzen du.
Zor publikoaren ikuskaritza bultzatzea ere proposatzen du, «ez-legitimotzat jotzen den zatiaren ordainketa berregituratu eta, dagokionean, ukatzeko».
EH Bildu pide que Ezkerraldea sea considerada zona de inversión prioritaria
EH Bildu ha propuesto que Ezkerraldea sea considerada una zona de atención e inversión prioritaria por parte de las instituciones vascas y considera necesario una apuesta por la reindustrialización y la inversión pública en la comarca vizcaina.
Los parlamentarios Iker Casanova y Oskar Matute, junto al candidato a diputado general por Bizkaia Josu Unanue, explicaron frente a la antigua factoría de Babcock Wilcox, en Sestao, la proposición no de ley que será debatida hoy mismo en el Parlamento de Gasteiz y que solicita la creación de una ponencia parlamentaria para el estudio de la situación de Ezkerraldea y la adopción de medidas de apoyo a la reactivación económica.
La ponencia debería «perfilar una dinámica de trabajo y un plan de actuación interinstitucional que recoja el compromiso de todas las instituciones con la comarca», con el fin de hacer frente a la «desertización industrial» que se ha producido.
EH Bildu cree que la proposición será aprobada en lo sustancial y que su ámbito de actuación podría extenderse a Oarsoaldea. GARA
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
