«Robin Food» saioa bertan behera utziko du Telecinco-k

Mediaset-ek pasa den ostiralean baieztatu zuenmaiatzaren bukaeratik aurrera sukaldaritza programa parrillatik kenduko duela, eta markari buruzko berri gehiago laster emango dituztela agindu zuen. “Robin Food”-ek “De buena ley”-ren lekua hartu zuen, baina pantaila kuotaren %10etik behera geratuz, ezin izan ditu epaiketa programaren datuak berdindu. Maiatzaren bukaeratik aurrera “Cámbiame” jarriko dute haren lekuan, jende arruntaren itxura aldaketetan oinarritzen den «reality show» motako saioa.