Parlamentuan nahieran
TTIPen gaiak sinetsi ezinezko beste atal bat izan zuen atzo. Aste honetan Europako Parlamentuan bozkatzekoa zen AEBen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren gaineko txostena. Baina azkenean ez da egingo. Herenegun atzera bota zuten parlamentuko bozketa, eta atzo, berriz, baita eztabaida bera ere. Sinestezina da merkatuentzat eta herritarrentzat hain garrantzitsua den gai batean agintariek herritarrei bizkarra emanda negoziatzea. Are sinestezinagoa da, ordea, ustez independentea izan beharko lukeen batzorde bati herritarrek aukeratutako gobernuen aurka neurriak ezarri ahal izatea, konpainia handien mesedetan. TTIPen bultzatzaileek bozketa eta eztabaida parlamentu batean nahi dutenean atzeratu badezakete, nork sinetsiko du batzorde hori independentea izango dela? Aurrekariak hor dira.
Mundu osoan diktadurak eta erregimenak hizpide diren honetan, geure buruari galdetu beharko genioke nori ari gatzaizkion ematen etorkizuneko herritarren burujabetasunaren giltza. Muturreko korporatokrazia eredu batera eraman nahi dute demokrazia, non kontua ez baita konpainien mesedetan ariko diren gobernuak daudela, baizik eta gobernuek (eta, ondorioz, herritarrek) erabakitzeko ahalmena konpainia handiei eman dietela. Zoritxarrez, ez dirudi hau azken atala izango denik.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
