J.L.
TRINKET

Inongo ezusterik gabe jokatu ahal izango da Ezpeletako Torneoko finala

Ezpeletako Torneoko finalerdiak bart jokatu ziren, eta Ospital eta Lazkano eta Monze eta Amulet sailkatu ziren finalerako.

Aldaketak izan ziren, eta 20 urteko bi gazte aritu ziren jokatzen, berehala onenekin lehiatu behar dutenak. Palomesen ordez Gixandu aritu zen, eta Gonzalezen ordez, Ospital.

Lehen finalerdian, Monzek eta Amuletek 40 eta 28 hartu zituzten mendean Lamure eta Saldubehere. Bigarren finalerdian, berriz, Ospitalek eta Lazkanok 40 eta 30 irabazi zieten Elgarti eta Gixanduri. 

Gaur, 18.00etan, Kanboko Torneoko finala jokatuko dute, eta bertan, Larralde eta Ximun Lanbert, Etxeberriren eta Ducassou II.aren aurka arituko dira. 

Joko berrin, gutxitan aritzen diren jokalekuan, gutxi baitaude Euskal Herrian, partida bikaina jokatu zuten herenegun iluntzean Arbonan, eta bertan, Intxauspek eta Bilbaok irabazi egin zuten 40 eta 36, Bielleren eta Ezkurraren aurka.

 

Amateurrak

Amateurretan, frontoian, Larrañagak eta Perezek irabazi zuten Gasteizko Torneoa. 22 eta 14 irabazi zieten Mikeli eta Agirreri. Kadetetan, Albizurik eta Aiestak 22-14 Utiberi eta Gorostizagari, eta gaztetan, Fernandezek eta Garciak, 22-15 Altuberi eta Lopez de Armentiari.