Greziak 160.000 iheslari hartu ditu urtea hasi zenetik
Bestela ere egoera larria jasaten ari den Greziak Europako beste edozein estatuk baino iheslari eta etorkin gehiago hartu ditu aurten, Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziaren arabera: Europara 264.000 iritsi badira; Greziara, 160.000.

Siria, Afganistan eta Irakeko gatazkek eraginda egin dute ihes batzuek, Hego Sudango gerratik besteek eta erabat pobretutako Afrikako eta Asiako herrialdeetatik beste askok, baina guztiek helburu bera dute: Europara iristea. Eta beste bide gehienak oztopoz josita dituztenez, Greziako «sarrera» da azken bolada honetan galtzeko ezer ez dutenek gehien aukeratzen dutena.
Acnur Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak eskaini dituen datuen arabera, Mediterraneo itsasotik barrena 264.000 iheslari eta etorkin iritsi dira aurten Europar Batasuneko herrialdeetara. Adituek nabarmendu dute Greziara iritsi direnen kopurua ikaragarri hazi dela azken bolada honetan: joan den astean 21.000 pertsona iritsi ziren babes bila Alexis Tsipras lehen ministroaren herrialdera: 3.000 egunean, ehundik gora orduero.
Greziako uharteetara ailegatu diren 160.000 iheslariekin Europar Batasunak bere marka guztiak hautsi ditu: adituek uste baino bi aste lehenago gainditu da milioi laurden bat lagunen kopurua.
Abuztua txarra izaten ari bada, uztaila ez zen hobea izan. 31 egun haietan 50.000 pertsona iritsi ziren babes bila, 2014 osoan baino gehiago (iaz 43.500 iritsi ziren, datu ofizialen arabera).
Gehienak gerratik ihes egiten ari direla konturatzeko nahikoa da joan den asteko datuei erreparatzea: 21.000 lagun horietako 17.000 inguru Siriakoak ziren (%81); beste 2.847, Afganistangoak (%14); eta Irakekoak, 582 (%3). Gainerako herrialdeen artean %2ra baino ez dira iristen. Beraz, nazioarteko zuzenbidearen arabera, asilo politikoa eskatzeko eta lortzeko eskubidea dute.
Gainera, austeritate politikek itota daukaten Greziara 1.716 pertsona ailegatu dira aurten lurrez, Turkiako mugatik barrena.
Libiatik abiatutakoak
Italia izaten da Europar Batasunera sartzeko beste «atea», azken hilabeteotan. Bertara 104.000 pertsona etorri dira aurten (Estatu espainolera 1.853, alderaketak egin nahi badira). Hori bai, Matteo Renzi lehen ministroaren herrialdera iristen direnak Afrikakoak izaten dira kasu gehienetan, normalean Afrika beltzekoak.
NBE Nazio Batuen Erakundeak askotan salatu izan du azken hilabeteotan Greziak bizi duen egoera, bertara etorkin asko iristen ari zela-eta, baina hedabideek jaramon gehiago egin diote Italiako egoerari, Libiatik abiatutako itsasontzi txiki eta ahul askoren bidaiak tragedia bilakatu baitziren.
Testuinguru horretan bere baliabide propioak baino ez ditu izan Atenasko Gobernuak iritsi berriei harrera egokia egiteko. Krisi ekonomiko larriaren eraginez, kasu askotan ezintasuna izan da bere jardueraren ezaugarri nagusia. «Etorkinak hartzeko baldintzarik ez duelako iritsi gara egoera honetara. Botila-lepoa sortzen da, iheslari kopurua Poliziaren ahalmena baino handiagoa baita. Egunean 24 ordutan lan eginda ere, Poliziak ezin du horrenbeste lan aurrera atera», jakinarazi du prentsaurreko batean William Spindler Acnur agentziako eledunak.
Egoerari iheslarien ikuspuntutik erreparatuz gero, gauzak ez daude hobeto. «Beraien egoera ere etsigarria da. Batzuek bizpahiru aste egiten dituzte paperen zain, oso baldintza kaskarretan, eta kasu askotan egun horietan oinarrizko zerbitzurik ere ez dute jasotzen. Ondorioz, Greziako uharteetatik lehenbailehen egiten dute ospa», jakinarazi du Acnur agentziako eledunak.
Iritsi berrien eta polizien artean istiluak sortu izan dira, kasu askotan komunikazio arazoengatik. Egoera konpondu nahian, Nazio Batuek arabierazko eta beste hizkuntzetako itzultzaileak bidali dituzte. NBEko langileak Greziako Gobernuak Kos uhartera bidalitako itsasontzian ere ari dira lanean, etorkinak erregistratu eta lehenbailehen Atenas hiriburura eramateko, «bertako egoera Kosekoa baino askoz hobea ez bada ere».
Tres centros para recibir a los sin papeles en las islas
El Gobierno de Grecia creará de inmediato tres nuevos centros de recepción de inmigrantes y refugiados en las islas de Kos, Jíos y Leros, en el mar Egeo, tres de las zonas más afectadas por la crisis migratoria que desde hace semanas ha desbordado a las autoridades locales. Hasta la creación de dichos centros habrá nuevos traslados, dos veces por semana, desde las islas hasta el puerto ateniense del Pireo. Atenas ha enviado a Kos el buque Eleftheros Venizelos, con capacidad para 2.500 personas, para albergar a los refugiados sirios que no tienen dónde alojarse. Hasta el pasado domingo salieron de Kos en dirección a Atenas unos 1.800 sirios. En la isla de Lesbos la situación también es de alarma ya que, según la Policía, hay más de 2.800 personas que esperan para viajar a la península. El alcalde de Lesbos, Spyros Galinos, ha asegurado que el número asciende hasta 4.000 y ha afirmado que mantiene conversaciones con el ministro adjunto de Marina Mercante, Theodoros Dritsas, para fletar barcos que les permitan abandonar la isla. GARA

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
