Finalerako azkeneko hiru txartelak banatuko dira Gorritiko pilotalekuan

Aizkorako zaleek egun handia izango dute biharkoa. Izan ere, arratsaldean Euskal Herriko Bigarren Mailako kanporaketa jokatuko da Lakuntzan, eta, eguerdian, 12.30ean, Euskal Herriko Hirugarren Mailako kanporaketa izango da ikusgai Gorritiko pilotalekuan.
Eloy Kortxero, Iñaki Kintana, Beñat Lekue, Aritz Oregi, Julen Alberdi, Aitor Urteaga, Asier Pellejero, Iban Resano, Xabier Mindegia, Abel Uria eta Jon Telletxea izango dira lanean arituko diren aizkolariak. Bakoitzak lau kana-erdiko ebaki beharko ditu, eta aurreneko hirurak sailkatuko dira finalerako. Jadanik sailkatuta daude Arria V.a, Kañamares IV.a eta Eneko Saralegi, Leitzan abuztuaren 11n jokatu zen kanporaketan lortu baitzuten finalerako txartela.
Alberdi, Pellejero, Resano eta Mindegia agertzen dira finalean sartzeko faboritoen zerrendan, baina hori bihar eguerdian baieztatu beharko dute. Tartean aizkolari berriak ere agertu dira, eta hori oso pozgarria da etorkizunari begira. Aranberri eta Uria aurreneko aldiz arituko dira txapelketa honetan, eta euren lana oraindik ikusgai dago, inork gutxik ikusiko baitzituen plazan lanean.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
