Giltzak (III)
Aitortu nahi ez badu ere, Safiyya bera larri dabil ezagunak eta aldi berean arrotz egiten zaizkion kaleetan zehar. Hala ere, hainbeste urteren ostean semearen berri izateko gogoa indartsuagoa da eta horrek ematen dio aurrera jarraitzeko adorea. Saidek ez du emazteak atsekabe handirik hartzerik nahi, jakin baitaki indartsu itxura eman arren arras sentibera dela eta Haifan jakitear dauden horrek eragin suntsigarria izan dezakeela emakumearengan. Horregatik lagun bati jazotakoa kontatzea erabakitzen du, kontura dadin hogei urteko epean mila gauza gerta daitezkeela, onak zein txarrak.
Laguna ere Haifan bizi zen 1948ra arte, baina Nakbaz geroztik Jordania du bizileku, urteekin palestinarren diaspora gune handienetako bat bilakatu den herrialdea. Israelgo Estatuak indarrez kanporaturiko palestinarrei beren etxe izandakoak bisitatzeko aukera eskaini eta autoa hartu zuten lehenetakoa izan zen Saiden laguna, Haifako etxearen gorabeheren berri izateko irrikari eutsi ezinik. Bertan jaio eta hazi ziren Saiden laguna eta haren anaia. Bertan zahartzea espero zuten biek ala biek, baina lagunaren anaia israeldar soldaduek erail zuten palestinar erresistentziaren eta armadaren arteko tiroketa batean, eta laguna bera erbesteratzera behartu zuten handik urte batzuetara.
Etxeak, baina, denbora igaro ez balitz bezala jarraitu du. Urte hauetan altxor baten pare arreta handiz gordetako giltza oraindik ere sarrailan sartzen den probatzeko tentaldiari eutsita, atea jo du bizilagunei bere presentziaren jabe eginez.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

«Erori ginen, altxatu gara, borrokan segitzen dugu»
