BBK Jazz Guggenheim Gauak gaur hasiko dira Bilbon
BBK Jazz Guggenheim Gauak jardunaldiek nazioarteko jazz artista nabarmenak bilduko dituzte museoko atrioan gaurtik abuztuaren 28ra bitarte, 23.00etik 02.00ak arte.
Jardunaldiei Carl Winther Quartet taldeak emango die hasiera gaur. Bihar, Alemaniako Susan Weinert gitarra-jotzailearen eta haren taldearen, W.O.W trioren, txanda izango da.
Abuztuaren 27an, aldiz, Jean Toussaint Quartet taldearen emanaldia egongo da ikusgai. Azken egunean, abuztuaren 28an, Ivan Melon Lewis Quartet taldeak joko du.
Kontzertuetara bertaratzen direnek, jazz doinuak entzuteaz gain, erakusketak ikusteko aukera ere izango dute.
Euskal Herria
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

Eguneko gaiak
«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Eguneko gaiak
Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

Eguneko gaiak
La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo

Eguneko gaiak