XXX. Liburu Zaharren eta Aukerakoen Azoka abian da jada Donostian
Donostiako XXX. Liburu Zaharren eta Aukerakoen Azoka atzo jarri zuten abian Gipuzkoako plazan eta irailaren 13ra arte iraungo du. Guztira 37 stand egongo dira, Euskal Herriko eta Estatu espainoleko liburu saltzaileak bertan bilduta. «Urtero errepikatzen dute liburu saltzaileek, eta horrek esan nahi du interes handia sortzen duela azokak. Jende asko biltzen da», azaldu zuen Asier Muniategi Euskal Herriko liburu azoken koordinatzaileak.
Eskaintza zabala
«Titulu ezberdin asko aurki daitezke. Alde batetik, liburu zaharrak, Camilo Jose Cela edota Pio Baroja bezalako autoreen lehen edizioak. Bestalde, aukerakoak, horrelako azoketan salgai jarri ohi diren edizio berriak. Diru gutxiren truke titulu oso onak eskura daitezke», argitu zuen Muniategik.
Azokaz gain, euskal aldizkarien erakusketa bat ere izango da. Horrez gain, disko eta argazki zaharrak ere topatu ahal izango dira standetan.

«Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko»
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco
17 de marzo, huelga general

«Intentaremos acercar el Consistorio a la ciudadanía todo lo que podamos»
