Transformazio zentroak ez gelditzeko eskatu diote baserritarrek Aldundiari

Gipuzkoako Aldundiko aurreko gobernuak (EH Bildu) nekazaritza ekoizpenen transformazio gune kolektiboak martxan jartzeko hiru proiektu bultzatu zituen Lezo, Zaldibia eta Mutrikun. Horien helburua zen baserritarrek euren produkzioa eraldatzeko aukera izatea –jogurtak, gazta, eztia, zukuak, kontserbak, propolia eta abar– eta «etengabe desagertzen ari diren baserriei irtenbide bideragarria eskaintzea».
Orain, ordea, Aldundiko gobernu berriak (EAJ-PSE), «ustekabean» eta «azalpenik eman gabe», Lezoko transformazio gunearen proiektua bertan behera utzi duela salatu zuen zentro horien erabiltzaile izan zitezkeen zenbait baserritarrek, BaserriaXXI elkartearekin eta Etxalderekin batera, atzo Ordizian egindako agerraldian.
Gainera, Mutriku eta Zaldibiako proiektuak udalen esku daude eta lehenengoaren kasuan gobernu berriak zer egingo duen ez dakitela adierazi eta «oso kezkatuta» daudela gaineratu dute baserritarrek.
Horien ustez, nork bere ekoizpena transformatu eta bertatik bertara saltzeko proiektu honekin «denok irabazten ateratzen gara: baserritarrak eta kontsumitzaileak». Izan ere, «ekuazio honetatik kanpo, egun gure elikadura ereduak zehazten dituzten korporazio erraldoiak geratzen baitira». Gauzak hala, transformazio zentroak eta Gipuzkoako baserriak ez gelditzeko exijitu diote baserritarrek EAJ-PSEren foru gobernuari.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
