Avironek garbi utzi du Top 14ra itzultzeko faboritoa dela
Baionako Avironek garbi utzi du Top 14ra itzultzeko faborito nagusietako bat dela. Joan den astean Akizen huts egin ostean, atzo erronka handia zuen etxean Bourgoinen aurka, eta zuri-urdinek garbi utzi zuten joan den astekoa istripu bat besterik ez zela izan.
Hala, 36 eta 14 hartu zuen mendean Bourgoin. Hasieratik bukaerara jaun eta jabe izan zen talde lapurtarra. Frantziarrek ia ez zuten aukerarik izan, eta amaieran markagailua itxuratu besterik ezin izan zuten egin.
Aviron oso indartsu abiatu zen. Garbi zegoen hasieratik erakutsi nahi zuela nor zen nagusi, eta laugarren minuturako Bustos Moyanok markagailua alde jarri zuen, zigor-kolpe bat gauzatu eta 3-0koa jarriz. Markagailua alde izanda ere, Avironek lanean jarraitu zuen jo eta su aldea handitu nahian, eta horrelaxe egin zuen, 24. minuturako gauzatutako hiru entsegurekin 25-0koa lortu baitzuen. Atsedenera joaterako, beste entsegu bat ere lortu zuen Avironek, nahiz eta gauzatu ez. Horrela, 30-0koarekin joan ziren atseden hartzera.
Lasaiago
Bigarren zatia lasaiagoa izan zen. Avironek norgehiagoka ia erabakita zeukan, eta aldeari eustea nahikoa izan zuen. Badaezpada aldagelatik itzuli bezain azkar gauzatutako entsegua lortu zuen Baionako Avironek, eta horrekin dena erabakita utzi zuen.
Hortik aurrera, aldeari eutsi eta hurrengo partidan pentsatzen hasi zen Baionako taldea, eta hori baliatu zuen Bourgoinek markagailua apur bat itxuratzeko, baina garaipenetik oso aparte geratu zen. Hala, garbi dago Aviron dela igotzeko faborito nagusia.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
