GARA
AZPEITIA

Ikastolen ereduari gorazarre kurtso hasierako ekitaldian

Ikastolen Elkarteak Azpeitian egindako ikasturte hasierako ekitaldia komunitate honen hezkuntza ereduaren aldeko aldarri bilakatu zen. Euskal Herri osoko irakasle eta guraso andana joan zen, erakundeetako kide eta eragileekin batera. Nafarroako Hezkuntza kontseilariak gonbidapena onartu zuen lehenengoz, baina azkenean ezin izan zuen bertan izan. Ikasberri, Andramendi, Betiko eta Txintxirri ikastolak omentzean aditu ziren txalo zaparradarik handienak.

gara-2015-09-26-Noticia

Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako kalitatezko eta abangoardiako hezkuntza euskalduna; eta herritik eta herriarentzat sortua den eta autoeraketa eta erabakimen propioa dituen eredua. Ikastolen Elkartearen kurtso hasierako ekitaldian behin eta berriz aipatu zituzten ezaugarri horiek.

Azpeitiko Soreasu antzokian bildu ziren atzo Euskal Herriko ikasle, irakasle eta guraso ugari, baita erakunde, alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariak, hezkuntza eragile eta euskalgintzako kideak ere.

Gonbidapena onartu eta joatekoa zen, lehendabizikoz, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria, Jose Luis Mendoza, eta Gipuzkoako ahaldun nagusia, Markel Olano, ere bai. Azken orduan, ordea, ezin izan zuten hitzordura agertu.

Momenturik hunkigarriena omenaldiena izan zen. Hogei urte bete dira 1993ko Eskola Publikoaren Legearen ondorioz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletan egon zen zatiketa mingarriaren ondotik ikastola ereduari eutsi eta euren ikastolak birsortu zituztela Azpeitian, Beasainen, Elorrion eta Leioan, eta aitorpen polita egin zieten Ikasberri, Andramendi, Txintxirri eta Betiko zentroei.

Partaide

Garai berean sortu zen Partaide ere omendu zuten. Hain zuzen ere, sare publikora joan ez ziren eta ikastola ereduari eutsi zioten ikastolek beren burua kudeatu eta Lakuako Gobernuarekin harremanak izateko sortu zuten Partaide. Gaur egun jada ez dago martxan erakunde hori eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak betetzen du haren funtzioa. Elkarte honetako lehendakariak, Koldo Tellituk, hainbat neurri eskatu zizkien atzo erakunde eta hezkuntza eragileei (ikastolak barne). Lehenengoa «Lomceri irmo aurre egiten jarraitzea, hura erabat indargabetu arte».

Heziberrin marraztutako marko pedagogikoa garatzeko egitasmoa aurrera ateratzea; eta hezkuntza lege baterako elkarrizketa eta eztabaida prozesua indartsu abiaraztea eta hezkuntza zerbitzu publikotik abiatzea dira garrantzitsutzat jotzen dituen beste ekintza batzuk.

Lurralde guztietan ikusten du Tellituk euskararen eta euskal hezkuntzaren garapena bermatzeko neurriak hartzeko beharra, baina bereziki Seaskako ikastoletan. «Egiten ari diren lanaren neurriko aitorpena behar dute, alegia, mesederako neurriak eta kolaborazio aktiboa».

Nafarroara igaroz, gobernu aldaketarekin batera hizkuntza eta hezkuntza politikan ikastolek onerako aldaketa esanguratsuak espero dituztela agertu zuen. «Uste dugu ikasturte hau oso garrantzitsua izango dela alor horretan. Horregatik, aldaketa horiek aurrera ateratzen laguntzeko prest gaude ikastolak», adierazi zuen. Elkarlana eskatu eta eskaini zuten, erakundeekin eta eragile guztiekin.

Euskaltzaindia en Baztan, con Nafarroa Oinez

Con motivo de la fiesta Nafarroa Oinez, que se celebrará en Elizondo el próximo 18 de octubre, representantes de Euskaltzaindia visitaron el viernes Baztan. El Ayuntamiento y la academia le rindieron homenaje al euskaltzain de honor Mariano Izeta, que nació en Elizondo hace cien años, y también recordaron a otros dos baztandarras, con título de “euskaltzain urgazle”, Joxe Azkarate Etxandi y Blas Fagoaga Ariztia.

La delegación de Euskaltzaindia fue recibida por la mañana en el consistorio por el alcalde Joseba Otondo y, después, por la presidenta de la ikastola Baztan Elena Zabaleta en los dos centros. Ya por la tarde tuvo lugar en la casa de cultura Arizkunenea el acto en homenaje a Izeta. El euskaltzain Paskual Rekalde mencionó su novela “Dirua galgarri”, reeditado por la academia a principios de año con dos nuevos artículos, “Idazlanaren gaineko ohar zenbait”, del mismo Rekalde, y “Mariano Izeta, zertzelada biografikoak”, de Jon Abril. Alumnos presentaron un cuento sobre Izeta y cantaron la canción de Oinez.GARA