Auto istripuz hildako emakume baten laguna atxilotu dute
Igande gaueko ordu biak aldera Gixunerantz zihoan 30 urte inguruko emakume bat zendu zen auto istripuz. Handik sei kilometrora beste ezbehar bat izan zen, eta, bertan, auto bat abandonatuta aurkitu zuten. Bi gertaeren arteko lotura ikertu ondoren, neskaren mutil-laguna atxilotu dute. Igandean arrastatu zuten eta atzo oraindik preso zen. Autopsia gaur egingo da emakumeari.
Larunbata eta igandea arteko gauean gertatu zen ezbeharra. Hildako emakumea Gixunerako bidean zihoan eta bere autoa bidetik atera zen, zuhaitz baten kontra joz. Anbulantziak Baionako ospitalera eraman zuen emakumea, baina oren batzuk geroago hil zen jasotako zaurien ondorioz.
Lehen istripua gertatu zen tokitik sei kilometro eskasera, Ahurtin, beste auto batek istripua izan zuen gau berean. Zubi baten ondoan izan zen, baina bertan ez zuten inor atzeman, autoa bakarrik. Tokian zein denboran bi istripuek zuten hurbiltasuna ikusita abiatu zuen ikerketa jendarmeriak.
Angelu eta Fitero
Bestalde, larunbatean Baionako gizon bat Aturri ibaira autoz erori eta hil egin zen. Gaueko hamarrak aldera izan zen ezbeharra Angelun. Inguruan arrantzan ari zirenek eman zuten istripuaren berri. Ilun bazegoen ere suhiltzaileen urpekariek autoa atzeman ahal izan zuten; barruan, gidariaren gorpua aurkitu zuten. Poliziak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko asmoz.
Azkenik, atzo Fiteron izandako beste istripu batean lau pertsona zauritu ziren; horietarik hiru egoera larrian dira. Bi autok talka egin zuten 13:41ean NA-6900 bidean. Kopilotu gisa zihoazen bi emakumeak Tuterako ospitalera eraman zituzten.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
