Twitter eta kode penala (1/2)
Gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da tuit batean idatzitakoagatik jendea atxilo eramatea. Gero eta arruntagoa da. Eta gero eta gutxiago harritzen gaituela dirudi. Gero eta gutxiago asaldatzen garela, gero eta eremu gehiagotara hedatzen ari denean, «terrorismoa goratzea» deitzen dioten delitu hori.
Espainiar Estatuko kode penalaren azken bertsioa aurtengo apirilaren 28koa da. Bost kapitulu. 600 artikulu baino gehiago. Testu guztian «Internet» terminoa 11 aldiz ageri da. 11 aldiz, 6 artikulutan. Horietatik bi, 577. eta 578. artikuluak, 7. kapituluan: «Terrorismo delituak eta erakunde eta talde terroristak».
577. artikulua. Bost eta 10 urte bitarteko espetxe zigorra eta 18 eta 24 hilabete bitarteko isuna, erakunde terrorista baten helburu edo jardunarekin elkarlanekoak diren ekintzak errazten dituenarentzat. Elkarlaneko ekintza kontsideratzen dira, besteak beste, pertsonen gaineko informazioa ematea edota erakunde horri edozein motatako zerbitzu edo laguntza eskaintzea.
578. artikulua. Bat eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra eta 12 eta 18 hilabete bitarteko isuna, aurreko artikuluan aipatu ekintzak justifikatu edo goratzen dituenarentzat, edo horietan parte hartzeagatik, edo terrorismoaren biktimak edo euren senideak umiliatzeagatik.
Azken artikulu honen gainean eraiki dira Operación Araña guztiak. 578. artikuluan oinarrituz atxilotu zuten Cesar Strawberry, Def Con Dos taldeko ahotsa, beste ia 20 pertsonarekin batera. Baita Pablo Hasel raperoa ere. Eta Loba Roja Twitter erabiltzailea (@albacorazonegro). Eta beste 40 pertsona 2014an. Gaur-gaurkoz, ez dute inor espetxeratu tuit bategatik, baina, legea eskuan, espetxera ere eraman gaitzakete.
Kezkatu behar gaituen gaia da. «Terrorismoa goratzea» termino anbiguoa da. Espainiar Estatuak nahierara erabiltzen du. Orain bere aplikazioa Internetera zabaldu du eta penak handitu egin ditu. Eta hori gutxi balitz, Twitter eta gisako tresnetan anonimoak garela pentsatzen jarraitzen dute askok.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
