sokatira
Nafarroako Txapelketa, abiatzeko prest
Nafarroako Sokatira Txapelketa hasteko prest da, eta datorren astetik aurrera abian izango da. Bai mutilen mailan eta baita mistoen mailan ere jokatuko da txapelketa. Mutilak 600 kiloko mailan lehiatuko dira, eta, mistoak, berriz, 420koan. Maila horretan sei tiralarik osatuko dute taldea; hiru mutilak izan behar dira, eta beste hiru neskak.
Hiru jardunaldiko ligaxkak izango dira, eta saio denak batera jokatuko dira. Aurreneko jardunaldia urriaren 25ean izango da Tafallan, bigarrena, urriaren 31n Berriozarren, eta, azkena, urriaren 15ean Aldatzen.
Mutilen mailan, Berriozar, Txantrea eta Beti Gazte lehiatuko dira. Mistoan, aldiz, Berriozar, Txantrea eta Kaskailueta.
Euskal Herria
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

Eguneko gaiak
«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Eguneko gaiak
Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

Eguneko gaiak
«Erori ginen, altxatu gara, borrokan segitzen dugu»

Eguneko gaiak