Goierriko Gure Esku Dagok larunbatean abiatuko du herri galdeketaren prozesua
Hitzordua jarri dute Lazkaoko Areria antzokian, eta goierritar guztien parte hartzea ezinbesteko ikusten dute, ekimenak aurrera egin dezan.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzea; erronka hori jarri dio Gure Esku Dagok bere buruari, herriz herriko adierazpenen bidez lehenbizi eta Erabakitzeko Itunarekin gero. Larunbatean, Gasteizen egindako ezohiko batzarrean, heldu diren urteetarako bide-orria marraztu zuten ehunka lagunek eta, ildo horretan, nahikoa adostasun lortzeko aukera dagoen eremuetan lehen galdeketak sustatu ditu dagoeneko. Horren adibide dira Bizkaiko Dima eta Ispaster herriak eta Gipuzkoako Goierri eskualdea. Hain zuzen, Goierriko Gure Esku Dagok bideo baten bidez eskualdeko galdeketa antolatzeko prozesuan parte hartzeko deialdi irekia egin du.
Heldu den larunbatean, hilaren 28an, izango da herri-batzarra, Lazkaoko Areria antzokian, 11.30ean. «Unea iritsi da. Pausoa ematera goaz!», diote goierritarrek hedabideei igorritako bideoan, non, besteren artean, 2007an Nazioen Mundua sortu zutenetik gaurdaino egindako bidea gogoratzen duten.
«Normalena» erabakitzea da
“Gazta zati bat” filmean jasotzen den ibilbide oparoa aipatu ostean, «normalena erabakitzea» dela ikasi dutela diote Goierriko Gure Esku Dagoko kideek. Baieztapen horren adibide Eskozia eta Katalunia aipatzen dituzte, eta herri galdeketa bat «elkarrekin jarduteko beste modu bat» dela diote. Orain, euren buruari erronka hori jarri diotela eta, xede horrekin, galdeketari bide emateko goierritar guztien parte hartzea beharrezkoa dela nabarmentzen dute.
Gure Esku Dagok eremu bakoitzean erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak sustatuko ditu ikasturte honetan, eta horiek guztiak ekainaren 12an aurkezteko asmoa du, larunbatean iragarri zenaren arabera. Nahikoa adostasun lortzen duten eremuetan galdeketei bide emango diete. Dinamika horrek guztiak Erabakitzeko Ituna du xede, epe motzean erabakitzeko eskubidea gauzatzea ahalbidetuko duen itun zabala.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
