GARA
ONDARROA

Kirmen Uriberen «Mussche», txineraz eta japonieraz

Kirmen Uriberen bigarren eleberria, “Mussche” (Susa, 2012), txineraz eta japonieraz argitaratu berri da. Egilea bera joango da bi herrialde horietara eleberria aurkeztera datorren astean. Japonierazko itzulpena Nami Kanekok egin du, zuzenean euskaratik, duela urte batzuk egile beraren “Bilbao-New York-Bilbao” itzuli zuen gisara. Txinerara, aldiz, Huang Yehua itzultzaileak egin du gaztelaniatik.

Txinerazko bertsioa Pekinen aurkeztu zen azaroaren 2an. Japonian, aldiz, Tokion eta Kyoton egingo dira aurkezpenak hilaren 5etik 7ra. Txinan zaila da itzulpenak argitaratzea eta “Mussche” bertan argitaratzen den euskal liburu bakanetakoa da.