Kolegioen erreformak ez dio azkenean egungo euskal adarrari eragingo
Lasaitua hartu dute euskara irakasleek eta Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzak, datorren ikasturtearekin batera indarrean izango den kolegioen erreformak berarekin dakartzan sakoneko aldaketekin arranguraturik izan ondotik. Izan ere, euskarak ikasgai oso izaten jarraituko du dagoeneko eskaintza hori ematen duten ikastetxeetan, eta ez da, erreformak hastapenean jasotzen zuen bezala, hark proposatzen dituen zortzi Gaiarteko Ikasgai Praktikoetako bat izango, zehazki, «Antzinako hizkuntzak eta kulturak eta tokiko hizkuntza eta kultura» goiburu ezin esanguratsuagoa duen ikasgaiaren baitan sartuko.
Hori baieztatu die Olivier Dugrip Bordeleko Akademiako errektoreak e-postaz kolegioetako zuzendariei. Mezu horretan dio Hezkuntza Ministerioak euskararentzat egungo antolaketa eta finantzaketa bere horretan mantentzea onartu duela. Hori bai, egun aukera hori eskaintzen duten ikastetxeetan soilik. Gainerakoetan erreforma aplikatu beharko dute.
Ñabardura hutsala ez
Teknizismoa dirudien horrek ondorio handiak ditu. Egun, nola Seaskan hala adar elebiduna eskaintzen duen sare publikoan eta pribatuan, lau ordu ditu astean euskarak. Erreformak ekarriko dituen Gaiarteko Praktikoek, aldiz, erabat apurtuko zuketen hori, ikasleek Hezkuntza Ertainak dirauen hiru urteetan sei gaiarteko hautatu behar baitituzte. Horrek ikasgaiaren jarraitutasuna hankaz gora jarriko zukeen.
Hori bai, euskararen hedapena zaildu egingo da zentro berriei dagokienez.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
