Harizmendi eta Lanbert uste baino errazago sartu dira final-laurdenetan

Thierry Harizmendik eta Ximun Lanbertek lortu zituzten Berezkoen Superprestigioko final-laurdenak jokatzeko txartelak, atzo euren kanporaketak gaindituta. Harizmendik 40-30 irabazi zion Monzeri. Hiruna egon ziren adostuta, baina gero Harizmendik aurre hartu eta aldeari eutsi egin zion. 0-2, 2-2, 3-3, 11-4, 14-14, 17-17, 23-18, 31-24, 36-25, 40-30 izan zen markagailuaren mugimendua. Saketik Harizmendik 7 kintze egin zituen, eta lau gutxiago Monzek. Jokoan, Harizmendik 23 kintze egin, eta 8 galdu zituen, Monzek, 19 egin, eta 10 galdu zituen. Beste kanporaketan ezustea eman zuen Lanbertek, Ospitali 40-13 irabazita. Emaitzak dena erakusten du. 1-1, 3-3, 11-4, 19-9, 30-10, 39-13 eta 40-13 izan zen markagailuaren mugimendua. Saketik  11 egin zituen Lanbertek, eta 3 Ospitalek.