Iglesias ez, baina Keller ekarri du Ahal Dugu-k

Azken orduko aldaketarik ez bada, gobernuburu izateko hautagai Pablo Iglesiasek ez du oraingoan ere Euskal Herria zapalduko. Astelehenean Barakaldon Ahal Duguk iragarritako ekitaldian parte hartuko zutela uste zen, baina azkenean ez da bertaratuko. Aurreko hilabeteotan ere ez du egin. Gauzak horrela, Pablo Echenique, Juan Carlos Monedero edota Iñigo Errejon entzunda ase beharko dute alderdi berriko kide eta zaleek. Errejonek hartuko du hitza etzikoan.
Irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeen kanpainan parte hartze handia izan zuen Pablo Iglesiasek. Horren irakurketa ez zen positiboa izan, ez eta hauteskundeen emaitzak ere, eta burujabetzaren gaineko eztabaidak ez ziola buruzagiari batere mesederik egiten ondorioztatu zuten. Kontuak kontu, auzi hori saihetsezina den lau euskal lurraldeetan agerraldirik ez egitea erabaki du Pablo Iglesiasek.
Ordezkari nagusia etorriko ez bada ere, gonbidatu berezia ekarri zuen atzo Ahal Duguk Gasteizera: Ska Keller, Europako Berdeen eleduna eta Europako Legebiltzarreko lehendakariordeetakoa dena. Arabako zerrendaburu Juantxo Lopez de Uralderekin batera egin zuen agerraldia, Ahal Duguren aldeko botoa eskatzeko.
Kellerren hitzetan, aldaketa behar da Estatu espainolean, gizarte «justuago, gizatiarrago eta jasangarriagoa» lortzeko. Berebiziko garrantzia ematen dio bertan «gune berdeak indartzeari, ekonomiaren trantsizioa sustatzeko». Eta horretarako, Ahal Dugu aukera onena dela adierazi zuen.
Julien Bayouk ere hitz egin zuen, Estatu frantseseko berdeen izenean. Bere lurraldean ezkerreko alderdien eta indar ekologisten aldeko itunek egungo krisi garairako alternatiba osatzea eta ultraeskuinari aurre egitea ahalbidetu dutela aipatu zuen.

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
