UPyD: «Kontzertua desagerrarazi nahi duen alderdi bakarra gu gara»
UPyDk oso aurreikuspen txarrak ditu hauteskundeei begira, Ciudadanosek aurrea hartu diolako nabarmen, eta horrek autogobernuaren aurkako diskurtsoa indartzera eraman du Rosa Diezen alderdia. Atzo Rene Rodriguez Arabako zerrendaburuak ziurtatu zuenez, «Kontzertu Ekonomikoa desagerrarazi nahi duen alderdi bakarra gu gara. Eta gure betiko aldarrikapena izan da, ez ordea PP eta PSOE alderdi zaharrena, ez eta Podemos eta Ciudadanos aukera berriena ere».
Tresna hori zein Nafarroako Itun Ekonomikoa «bidegabe eta anakroniko» gisa ikusten ditu UPyDk. Bere ustetan, «hiru autonomia aberatsenen artean diren bi erkidegok Estatuko gainerakoen bidez finantziazioa lortzea ahalbideratzen du, biok bete beharreko guztien arteko elkartasuna alboratuz. Hortaz, pribilegio jasanezina da».
UPyDk EAEko Kontzertu Ekonomikoaren zein Nafarroako Itun Ekonomikoaren oinarri konstituzionala ezabatzea proposatzen du, baita Kupoaren egungo kalkulua zuzentzea ere.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
