Jean-Claude Iriart EEPko behin-behineko presidentea izanen da
Atzotik Jean-Claude Iriart da Euskararen Erakunde Publikoko behin-behineko lehendakaria. Euskara eta Euskal Kulturaren aldeko Herri Arteko Sindikatuko presidentea ere badenak erregioak bere ordezkari berria hautatu arte hartuko du gidaritza.
EEPko presidentetza txandakatzen joaten dira. Lehen txanda departamentuak hartu zuen, Max Brissonen gidaritzapean. Orain erregioari dagokio, 2016ko abendura art e . Igandeko hauteskundeetara arte Akitaniako presidenteordea zen Frantxua Maitiak hartu zuen bere gain. Baina Izpurakoa ez zenez hautagaia izan Gobernu berriak izen berri bat proposatu beharko du. Horretarako, Akitania handiko Gobernuak EEPn ezarriko dituen hiru ordezkari berriak hautatuko ditu otsailerako, eta horien artean izango da presidentegaia. Ondoren EEPk egingo duen biltzar nagusitik aterako da izendapena. Ibilbide administratibo hori gauzatu bitartean Iriartek hartuko du presidentetza.
Presidentetzarako hirugarren txanda Euskara eta Euskal Kulturaren aldeko Herri Arteko Sindikatuari egokituko litzaioke, baina Ipar Euskal Herriko Elkargoa sortzen baldin bada sindikatua desagertu egingo da, eta eskumen hori Elkargoak berak hartuko luke.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
