Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioa prestatzen hasi dira
Asanblada irekia egin zuten Gasteizen lantaldeak osatzeko asmoz. Hemendik apirilaren 9ra bitartean jarduera ugari antolatuko dituzte, indarkeria matxistaren kontra egingo duten mobilizazio nazionala prestatzeko eta gizarteratzeko asmoz.

Apirilaren 9an Gasteizen egingo dute indarkeria matxistaren kontrako nazio mailako mobilizazioa. Oraindik denbora asko dago, baina pixkanaka antolatzen hasiak dira talde feministak. Hori dela-eta, atzo asanblada irekia egin zuten Gasteizen laguntzeko prest dauden emakumeekin lantaldeak osatzeko asmoz.
Izan ere, 2014. urtean abortuaren aldeko borrokan egindako lana batzar irekien bitartez gauzatu zuten, eta «hain aberatsa» izan zenez, oraingoan ere sistema berdinari jarraitzea erabaki dute.
«Pasa den udan Euskal Herriko hainbat jaitan jasandako eraso matxistak eta egunero presente dagoen indarkeria salatzeko eta honi aurre egiteko Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazio eguna prestatzera gonbidatuta zaudete», zabaldu zuten antolatzaileek.
Herriz herri
Gasteizko Mugimendu Feministako kidea den Alitxu Martinez del Campok azaldutakoaren arabera, «Gasteizen antolatu da lehenengo asanblada mobilizazioa hemen izango delako eta, logikoa denez, antolakuntzako pisurik handiena hementxe dago». Hala ere, uste du pixkanaka gainerako herrialdeetan ere antzerako bilerak egingo dituztela apirileko mobilizazioa nazio mailakoa izango delako.
Lantaldeak banatu direnez, bakoitzak funtzio bat izango du. Horrez gain, ekintzak antolatuko dituzte eskualdez eskualde –hitzaldiak, elkarretaratzeak–. «Araban lau edo bost talde osatzea da helburu; Laudion, Amurrion, Aiaraldean...», aipatu zuen Martinez del Campok.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
