Laguntza eta elkartze guneentzat dirurik ez
Oinarrizko errenta edo Elkartasun Aktiborako Errenta delakoaren onuradunak entzuten eta bideratzen aritzen diren zerbitzu sozial osagarriei diru-laguntza osoa kentzea erabaki du Pirinio Atlantikoetako Departamenduak. Hori jakinarazi die zerbitzu hori ematen duten itunpeko bulegoei gutun bidez Jean Jacques Lasserre buru duen erakundeak. Bost daude Ipar Euskal Herrian.
Estatuak «ekarpenak murriztu» dituelako eta zerbitzu horien onurak «agerikoak ez» direlako hartu du erabakia Pauek. Zerbitzua ematen aritzen diren gizarte langileak eta boluntarioak ez dira Lasserreren iritzikoak: «Ondorio negargarriak» ekarriko dituen neurria dela diote, politika publikoen «higadura etengabea» indartzen duena.
Hamabost langile kalean eta errentaren onuradunak zerbitzu gabe geratuko dira urtarrilaren 1etik aurrera.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
