Berezkoak
Finalean izateko azken aukera
Berezkoen Superprestigioko finalerdiak jokatuko dira gaur, 16.00etan hasita. Aurreneko finalerdian, Larralde eta Ezkurra neurtuko dira. Lehenengoa aterako da faborito. Pasa den astean jokatu zuen aurreneko neurketa, eta bertan oso itxura ona eman zuen. Ezkurrak eskarmentua soberan dauka, eta ez da izango erraza bera menderatzea.
Bigarren finalerdian Ximun Lanbert eta Ducassou neurtuko dira. Azken hau da faborito, baina azkenaldian arazo batzuk direla medio ezin izan du bere prestakuntza nahi bezala eraman, eta ikusiko da nola kantxaratzen den. Ximun Lanbert kanporaketa handia eginda iritsi da honaino, eta finalean sartzea da hurrengo helburua.

Mundua
«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

Eguneko gaiak
A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

Eguneko gaiak
«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Eguneko gaiak
Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas

Eguneko gaiak