Aplikazioa
Telefono mugikorraren bidez irakurri ohi ditudan albisteen edukian oinarrituta, telefono konpainiak aplikazio berri bat gaineratu dio jadanik neuzkan aplikazio zerrenda nahi baino luzeagoari. Lagun batek azaldu dit erabiltzailearen gustuen araberako aplikazioak etengabe sortzean datzala Android telefono mugikorren arrakasta, erabiltzaileak berak haiek eskatu (edo haietan pentsatu) ez baditu ere. Sekula ez dut pentsatu telefonoa erabiltzen dudan modua aplikazio bat sortzeko modukoa izango zenik. &bs;Lagunaren hitzak erabilita, nigatik balitz oraindik ia kilo erdi pisatzen duten mugikorrekin jarraituko genuke.
Baina oker nengoen. Gaurtik aurrera ez dut sarez sare ibili beharrik izango liburuen gaineko berriak aurkitzeko. Aplikazio berriak automatikoki egiten du bilaketa, “erreferentziazkoak” iruditzen zaizkio argitalpen eta web-orrietatik abiatuta. Tira, haietako asko ez nituzke nik neuk kontsultatuko, baina lagunaren aholkuari jarraituz aplikazioari aukera bat ematea erabaki dut. Egia esateko, txundituta nauka astebetean jaso ditudan literaturari buruzko albisteen kopuruak. Tamalez, ezin dut gauza bera esan edukiari begira. “Urteko hamar fikzio-libururik onenak”, “Hamarkadako ehun libururik onenak”, eta abar eta abar. Aplikazioa itxi dut. Ez dut deprimituta amaitu nahi urtea.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
