EAEko urtegiak euren edukieraren %61,5era daude, iaz baino %12,3 gutxiago
Azken hamarkadako datuen batez bestekoarekin konparatuz, jaitsiera oraindik nabarmenagoa da. Izan ere, normalean baino 16 hektometro kubiko gutxiago daude EAE urez hornitzen duten urtegi nagusietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko urtegiek 155 hektometro kubiko ur dituzte pilatuta aste honetan –neurketak abenduaren 22an egin ziren–. Horrek esan nahi du urtegiak euren edukiera osoaren %61,5era daudela. Pasa den urtean garai berdinean, berriz, 31 hektometro kubiko gehiago zituzten, %12,3 gehiago.
Gainera, adituek egindako ikerketek diotenez, azken hamarkadako datuekin konparatuz, aztertutako urtegietan 16 hektometro kubiko gutxiago daude. Horrenbestez, batez bestekoa 171 hektometro kubikotan kokatzen da.
Araban, Uribarri Ganboako urtegiak 91 hektometro kubiko ditu momentu honetan (Arratzua-Ubarrundian kokatutako urtegiak Arabako zein Bizkaiko biztanleak hornitzen ditu), eta, Legutio eta Otxandio artean kokatutako Urrunagakoak, berriz, 43. Bi urtegiok euren edukieraren %62,3ra eta %59,7ra daude, hurrenez hurren. Albinako urtegia (Legutio), berriz, txikiagoa da eta edukieraren %60ra dago, 3 hektometro kubiko ur gordez, Estatu espainoleko Ingurugiro Ministerioaren arabera.
Araba alde batera utziz, Gipuzkoan Azpeitiko Ibai Eder urtegia bere edukieraren %54,5era dago. 10 hektometro kubikoko edukiera duen Urkuluko (Aretxabaleta) urtegia, aldiz, %70era. Ibiurrekoak (Baliarrain) 8 hektometro kubiko pila ditzake, eta, uneotan, bere edukiera osoaren %62,5era dago.
Izan dugun udazkena bereziki lehorra izan da eta negu bera ere berdintsu hasi da. Hori dela eta, aurten jaso diren datuak aurreko urteetakoekin konparatuz baxuak dira. Hala ere, ez dago arriskurik oraindik, nahikoa ur dagoelako urtegietan.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
