«Kearen fiordoa» eleberria kaleratu du Iñaki Petxarromanek

Danimarkara bidaiatu du Iñaki Petxarromanek “Kearen fiordoa” (Elkar) lanarekin. 1615. urtea da eta euskal baleazaleak ipar-mendebaldeko fiordoetara doaz balea bila. Alabaina, Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko baleazaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera, eta guztiz debekatu du edozein arrantza mota. Bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezarri du erregeak. Euskaldunekin dagoen kontratua eta erregearen agindua, horra hor kinka.