Gipuzkoak 40 plazako enplegu eskaintza publikoa iragarri du

Gipuzkoako Foru Aldundiak 25 suhiltzaile plaza eta iruzur fiskalari aurre egiteko 15 teknikari plaza betetzeko enplegu eskaintza publikoa deituko du. Foru Gobernua erakundea eraldatu eta modernizatzeko asmoz egiten ari den apustuaren ildoan kokatzen ditu neurri hauek Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak. Bere hitzetan, Foru Gobernuaren konpromisoa «enplegu publikoa finkatzeko estatuko markoak dauzkan zirrikiturik estuenez ere baliatzea» da. Hala, herritarrei eskainiko zaizkien 40 plazatik zortzi, 2015eko estatuko aurrekontuetan xedatutako berritze tasak ahalbidetzen duen gehiena dira; suhiltzaileenak hain zuzen.