Euskararen txantxangorria aurkeztu dute, euskaraz aritzeko gonbidapen gisa
Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordeko (Hakoba) kide diren Lakuako Gobernuak, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek eta Eudelek «euskararen txantxangorria» aurkeztu zuten atzo. Irudi «atsegin eta maitagarri» horrekin herritarrei euskara erabiltzeko gonbidapena egiten dietela esan zuten, «euskaraz ondo dakitenei, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenei eta euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenei. Denen ekarpena baita baliagarria». Cristina Uriarte sailburuak erakundeei zinez eskertu zien «elkarlanerako jarrera eta borondatea». «Euskara sustatzeko eginkizunean adostasunez eta batasunez jokatzea da aurrera egiteko modurik eragingarriena. Jarrera eredugarria erakutsi duzue», txalotu zuen.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
