GARA
DONOSTIA

Euskal rockari buruzko dokumentalak aurkeztuko ditu Eresbilek

Musika eta zinema hurbiltzeko xedearekin, Eresbilek Euskal Rock & Film jaialdia antolatu du urtarrilaren 21, 26 eta 28rako, euskal rockarekin zerikusia duten dokumentalak eskaintzeko. “Kampsa: 20 años de sueños y escombros” (Dani Lopez) dokumentalak irekiko du jaialdia ostegunean (19.30, Niessen). Urtarrilaren 26an “Emarock”, izen bera duen elkarteak ekoitzitako lana eskainiko da (19.30, Niessen) eta urtarrilaren 28an “Vinyland” dokumentalak emango dio amaiera jaialdiari. Proiekzioaren aurretik Pettiren emanaldi labur bat izango da eta ondoren DJ saioa izango da Xera Gastrotekan dokumentalaren osagarri.