Eremu sozioekonomikoan euskara indartzeko ekimen berria abiatu du Kontseiluak
«Euskalgintzaren konpromisoa» ekimena aurkeztu du Kontseiluak «eremu sozioekonomikoan eragiteko». Kontseiluko bazkideen komunikazio-operadoreei zerbitzua euskaraz eskaintzea proposatu nahi diete.
“Euskalgintzaren konpromisoa” ekimena jarri du abian Kontseiluak. Atzo aurkeztu zuten egitasmoa Bilbon eginiko agerraldi batean, eta, azaldu zutenez, «eremu sozioekonomikoan eragitea» du helburu. Era berean, Kontseiluko bazkideen komunikazio hornitzaileei zerbitzua euskaraz eskain dezaten urratsak egitea proposatuko zaie.
Kontseiluaren baitan biltzen den aholkularitza sektoreak (Ahize-AEK, Artez, Elhuyar, Emun, Iberba eta Ziurtagiriaren Elkartea) 2013an antolatutako Lan-mundua Euskalduntzeko Konferentzian du jatorria ekimenak. Lan mundua euskalduntzeko, euskaraz saldu, erosi eta lan egiteko, eragile estrategikoak eta gida-lerroak definitu ziren bertan.
Ildo berean, irailaren amaieran aurkeztu zen Donostian eremu sozioekonomikoan eragiteko asmoz sortutako beste ekimen bat, “Euskaragileak” deritzona, euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen batzordea, hain zuzen ere.
Atzo aurkeztutakoa enpresek abiatutako ekimenarekin eta ondoren beste zutabe batzuetan egingo direnekin lotuta dago. «Euskalgintzak bezero gisa eremu sozioekonomikoan duen eragina edo pisua aintzat hartuta, ahaldundu eta ‘Euskalgintzaren konpromisoa’ izeneko ekimena abiatuko du. Honen bidez, gaur egun zerbitzua euskaraz eskaintzen ez diguten enpresetan aldaketak eragin nahi dira, enpresok hizkuntza-eskubideak bermatzeko urratsak egin ditzaten. Izan ere, bezero bezala, kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaintzen zaigun hori dela nabarmendu nahi dugu», adierazi zuen Kontseiluko lehendakari Iban Arregik.
Horrela, Kontseilua osatzen duten bazkideen artean azterketa egin zen; amankomunean zituzten hornitzaileak zeintzuk ziren ikusi eta lanketa komunikazio operadoreekin abiatzea erabaki zuten.
Izan ere, Arregik aipatu zuenez, «gure hornitzaileek jakin behar dute Kontseilua osatzen duten erakundeek milioi bat eurotik gorako fakturazio bolumena dutela komunikazio zerbitzuetan. Hortaz, agerikoa da zerbitzuak euskaraz eskaintzea erronka adina aukera dela, bezero berriak aurkitzeko zein negozio aukerak handitzeko».
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
