Salbuespen gisa bada ere
Ez dakit zein neurriraino izan daitekeen gizon bat feminista. Contradictio in terminis moduko bat dirudi eta, sozialki onartua egon arren, gizonezko bat ozen feminista dela esaten entzuten dudan aldiro, errezeloa sortzen zait ez ote den agian aurkakoa, ez ote den, hain zuzen, emakumezkoen kausaren lepotik bizitzeko saioa egiten ari. Ni neu, feminista izan aurretik, zapalduaren aldekotzat daukat neure burua. Hau da, emakume izan gabe, emakumezko izateak dakarren bazterkeriaz eta arriskuaz jabetzen naiz, eta hortik datozkit kontzientzia, elkartasuna eta burkidetza sentimendua. Ez naiz haietako bat, soberan da esatea, baina haien mina uler dezaket, neroni ere euskaldun gisa zapaldua naizelako, eta haien borrokarekin bat egiten dut guztiz.
Bestetik, feminismoarekin, gauza bakan batzuk gustatzen ez zaizkidan arren, zeharo akritikoa naiz, eta ozen esaten dut, sentitzen dudalako zapalduari aske izateko borrokan egiten zaizkion kritikak beti direla, nolabait, zapaltzailearen mesedeko. Atzo, ordea, nik (ere) egiten dudan “Tumatxak” saioa zela eta, emakume gutxi zegoela argudiatuta, neska batek «#matxismoakHiltzenDu» idatzi zuen Twiterren, gure saioari loturik, eta, nire bizitzan lehen aldiz, ezetz esan beharrean aurkitu nintzen: ezetz, ezin dela edozer eta edozein momentutan esan. Ezta feminismoaren izenean ere.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
