«Bidador» pastorala Barañainera iritsi da

Martxoaren 19an Barañainen eskainiko dute Joxemiel Bidadoren omenezko pastorala, herriko auditoriumean 20.00etan. Urriaren 10ean Iruñean estreinatu ostean, Barañaingoa izango da zuberotar moldeko pastoral hau ikusteko bigarren eta azken aukera. Sarrerak salgai daude.