Andoni ARABAOLAZA
KIROL

«12 orduko» irekiangazteak eta beteranoakeskaladaz gozatzen

Dena taldeak eta Rocopolisek antolatuta, urtarrilaren 23an Berriobeitiko rokodromoan ia 90 lagunek 40 bide eskalatzeko aukera izan zuten. Hitzorduan herrikoiek zein elitekoek hartu zuten parte.

Euskal Herrian antolatzen diren eskalada lehien (herrikoiak zein ofizialak) egoera ikusita, eskertzekoa da urtarrilaren 23an Berriobeitiko Rocopolis rokodromoan jokatu zena. Dena taldeak (Dibertsitatea eta Eskalada Nafarroan) eta Rocopolisek berak antolatuta “12 orduko” irekian 90 eskalatzaile batu ziren. Haurrak, nerabeak, gazteak, helduak, beteranoak... “kolore” guztietako lehiakideak izan ziren. Eta guztiek ala guztiek oso giro ona jarri zuten.

Lehen aldia zuen, eta anto latzaileak pozik dira lehia formatu horrek izan duen arrakastarekin: «Biarnoko Oloroen antolatzen den ‘24 orduko’ irekia kopiatu dugu, baina, gure kasuan, 12 ordukoa izan da. Beldur pixka bat bagenuen, baina onartu behar dugu arrakasta izan duela. Gainera, eite guztietatik begiratuta». Eta hitzordu horretan ikusitakoaren arabera, antolatzaileei arrazoia eman behar diegu.

Lehia edo “eskalada eguna” goizeko bederatzietan hasi eta gaueko bederatzietan amaitu zen. Bi maila zeuden: herrikoiak (7b arte eskalatzen dutenak) eta elitea (7b gradutik gorakoak). Hauentzako Rocopliseko ekipatzaileek (Jabi Berasaluzek, Gorka Karapetok...) 40 bide atondu zituzten: 6b-tik 7b-ra herrikoientzat, eta 7b-tik 8a+ zailtasunera elitekoentzat.

Giro ederra

Aipatu bezala, ordu asko eta bide asko zituzten eskalatzeko, eta parte-hartzaileek gogotik eskertu zuten. Bertaratutakoei dagokienez, Euskal Herriko txoko ugaritako eskalatzaileak ikusi genituen. Hemengoei katalanak batu zitzaizkien, baita Espainiako Estatuko beste leku batzuetakoak ere: madrildarrak, extremadurarrak...

Aipatu beharra dago ere, elitekoek soilik izan zutela finala jokatzeko aukera. Bide bakoitzeko hiru saio zituzten, eta finalera pasatzeko puntu gehien lortu zituzten 5 bideak aukeratu ziren. Proposamen horien sortzaileak Ander Gardeazabal eta Karapeto ziren.

Hala iragarrita, finalak gauerdian hasi ziren, eta ordu txikietan bukatu: goizeko hiruretan. Eliteko zortzi onenak (neskak zein mutilak) lehiatu ziren. Eta tartean “ezusteko” ederrak izan ziren; izan ere, finalistetariko bat David Carretero beteranoa izan zen. Nesketan, Muriel Ruiz de Larramendik irabazi zuen; bigarrena Zuriñe Arrue izan zen eta hirugarrena, Maria Benach. Mutiletan, berriz, Bittor Esparta gailendu zen. Javi Canok bigarren postua sinatu zuen, eta David Gambusek, hirugarrena.

Honi buruzko guztia: KIROL